Xbox berria kontsola eta telebista inteligentea izango da

Jon Berezibar 2013ko mai. 22a, 18:15

Egin du Microsoft-ek aurkezpena. Xbox One dauka izena kontsolaren modelo berriak eta Kinect osagarri baita berriarekin etorriko da, ahots bidezko kontrolarekin eta kontrol panel ezberdinarekin. Microsoft-ek "guztia baten" planteamenduarekin heldu dio oraingoan: jolasa,  Skype-erekin komunikazioa, Interneten nabigatzeko modua eta streaming bidezko audio eta bideoa. Telebista inteligenteekin lehian sartuko da hala mahaigaineko kontsola berria.

Ahots bidezko kontrola

Xbox-ari aurrerantzean aginduak "berba" eginez emango zaizkio. Iziotu ere horrela egiten da gailua eta zuzenean jokoak eta multimedia edukiak leku berean aurkezten dituen menua agertuko da: telebista kateak, bideoak, musika... Telebista inteligente baten zerbitzuak emango ditu kontsola berriak.

Ezaugarri teknikoei dagokienez, abiaduran egin dira hobekuntzarik nabarienak, aurreko Xbox 360-aren ahalmena zortzi aldiz biderkatuta. Horretarako zortzi nukleo dituen PUZa du, 8 GBko RAM memoria, 500 GBeko barneko disko gogorra, Bluray disko optikoa, WiFia, HDMI sarrera-irteerak eta USB 3.0 bidezko kanpo konektibitatea.

Hardwareari buruz hori; softwarean Skype aplikazioa ekartzeak piztu du harridura baina, horrez gain, aplikazio bereziak izango ditu kirol emaitzak jarraitzeko ala telebistako kateetan emititzen denari buruzko informazioa jasotzeko, iragarri dutenez. Lainoko zerbitzuak ere eskainiko dira.

 

Kinect berria

Mugimendua atzemateko osagarriaren ahalmena ere ganditu egin dute bertsio berrirako eta Kinect berriak erabiltzailearen bihotz-erritmoa, oreka ala orientazioa sumatu ahalko ditu.

Urte amaierarako ipiniko dute salgai eta iragarri dute aurreko kontsoletarako jokoek ez dutela balioko Xbox berrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak