Ipuin interaktiboa tablet eta smartphonetarako euskaraz

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko mai. 22a, 14:08

Luul argitaletxearen Zatiketak biderkatuz ipuin interaktiboa bi plataformatan dago eskuragarri: androiderako google play-n eta apple-erako App Store-n.

Egitasmo hau Euskal Herriko hiru familiak sorturiko argitaletxe digitala dugu, haietako bat Lizarrakoa. Luul argitaletxearen ezaugarri nagusienetako bat hizkuntza gutxituekiko konpromisoa eta kezka dira. Hori izan da honen lehen aplikazioa, beste hizkuntzatan baino lehen, euskaraz ateratzeko arrazoia.

LUULen kezka nagusia gizarte eredua da; gizarte eredua bere ikuspegi zabalenean kontutan hartuta. "Eta oraingoan, gure lehen lan honetan, familia eredu ezberdinak ditugu mintzagai; banaketa baten ondorioz sortzen diren familia eredu ezberdinak, alegia. Gizartean gero eta familia mota ezberdin gehiago ikusten da: kalean, ikastolan,… Eta guri gure seme-alabek hori naturaltasunez ikustea eta bizitzea gustatuko litzaiguke. LUULeko 3 kide irakasleak gara, eta gure ikasleekin hitz eginez familiatan ematen den dispertsioa ez zaigu arrotz egiten: ama telebista ikusten ari den bitartean, semea bere gelan ordenagailuarekin ari da, alaba ipad-arekin… bakoitza bere munduan. Eta ondorioz, familia askotan teknologia berriekiko zalantzak sortu dira".

Bi plataformatan dago eskuragarri: androiderako google play-n eta apple-erako App Store-n. Hala ere http://www.luul.eu webgunean sartuta, zuzenean deskarga daitezke 2,17 edo 2,69 € truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak