Zapaturako 21:30ean egin dute hitzordua Maialde landetxean. Afaldu egingo dute lehenengo, jarraian, Mar Ortegak eskainitako ipuin sorta entzuteko. Prezioa 26 euro da eta erreserbak 943 789 107 telefono zenbakian egin daitezke.
Ez da lehenengo aldia Maialde landetxean eskaintza gastronomikoa ipuin kontalari saioekin uztartzen dutela. Aurretik Maialden egonda daude Amaia Arriaran, Maider Galarza edo Virginia Imaz. Kasu honetan Mar Ortega kataluniarra izango da Elgetan. Hogei urteko eskarmentua du heziketa munduan, baita ahozko narrazioan ere. Aktorea, eta pedagogoa da.