Diseinuan ere aldaketak egin dituzte eta irudiek dute orain presentzia handiena. Erresoluzio handiko kapturekin osatzen dira irudi mosaikoak eta tablet eta gailu eramanagarrietan ezarri dute fokua, ezin bestela, diseinu berrirako. Android-erako aplikazioa ere berritu dute eta dagoeneko eskuratu daiteke Play-n.
Ordainpeko kontua
Flickr-en ordainpeko kontuekin jarraituko dute, hala ere. Pro kontu baten jabeek ez dute publizitaterik izango, adibidez, eta, lehen bezala, zehaztasun handiko estatistikak eskuratzeko aukera izango dute Pro kontu baten jabeek. Biltegiratzea mugagabea ere izango da ordainpeko kontuen ezaugarrietako bat. Aldaketa handirik ez hortaz, zerbitzuaren eskaintzan ordaintzen dutenendako.