Pasarte gazi-gozoen komedia handia gaur Arrasaten

Imanol Gallego 2013ko mai. 18a, 12:03

'Emaztegaiaren semea' komedia handi egiten duten istorio horietakoa da. Eszena gehienetan, eta ikusleak ez espero arren, elkarrizketa dramatikoen erdian, umorea azaltzen da.

Gertakizun nagusi bi dira egitura tragikomikoaren oinarria, gurasoen ezkontza eta familia-jatetxea den zorigaiztoko negozioa kate multinazional bati saldu beharra. Lerro hauek irakurri ostean, beste komedia zoro baten zantzuak hartzen dionak ez du antzezlana oinarritu den filma ezagutzen. Trikimailuak, bere balioek inolako baliorik ez dutela ikusten ari den agurea, oroimena galdutako atsoa…

Antzezlan handietan gertatzen den moduan, eszena berean ikusleak barre algaratik negar egitera pasako dira.

Nahi duenak gaur, domeka, 10 euroren truke, Argentinako zinta klasiko baten moldaketa ikusteko aukera izango du Arrasateko Amaia antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak