Espainiako komedia baterako figurante casting-a egingo dute eguenean

Jon Berezibar 2013ko mai. 13a, 12:27

Emilio Martinez Lazaro (Los dos lados de la cama, Las palabras de Max, Carreteras secundaria) zuzendari espainiarraren komedia berrian figurante moduan lan egiteko casting-a egingo dute eguenean Arrasaten. Ocho apellidos vascos filmaren errodajerako behar dituzte figuranteak. Grabaketa ekainaren 1etik uztailaren 16ra egingo da Gipuzkoako kostaldean eta Leitzan.

Interesa dutenek 915 55 89 99 telefonora deitu ala e-posta ochoapellidosvascos@temps.es helbidera idazteko eskatu dute ekoiztetxekoek.  18 eta 100 urte arteko gizon eta emakumeak behar dituzte.
Ekoiztetxetik eskatutako profilak:

  • Profil guztietako 18 eta 100 urte bitarteko gizon eta emakumeak.
  • Ikasle gazteak, manifestazio baten agertzeko.
  • Arrantzale portu baterako adineko emakumeak.
  • Arrantzale itxurako gizonezkoak.
  • Ekialdeko eta afrika arrazetako pertsonak, autobus geltokirako.
  • Frontoian dakiten gizonezkoak.
  • Andaluziar itxurako jendea eta batzuek gitarra jotzen jakin dezatela.
  • Sevillanak dantzatzen dakiten neskak.
  • Itxura atletikoa izan ala gihartsuak diren mutilak, polizia-etxerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak