Google Apps-en administrazioa erraztu dute

Jon Berezibar 2013ko maiatzaren 9a

Google-ek ia etenik gabe egiten ditu zerbitzuen eguneraketak ia etengabeak dira eta oraingoan zerbitzu osoenetako baten administrazioa berritu du kudeaketa lanak errazteko. Nagusiki enpresa eta erakundeei zerbitzua ematen dien aplikazio sorta da Google Apps, Gmail posta zerbitzua ardatz moduan hartzen duena. Zerbitzuen aukera zabalari eta malgutasunari esker, oso erabilia da enpresa alorrean.

Administrazio panelean ekarri du Apps-ek berritasunik handiena, zerbitzuak zentralizatu egin ditu-eta. Diseinua garbitu egin dute eta aplikazioak sailka antola daitezke aurrerantzean eta modu automatikoan erabilienak ordenatzen ditu. Aplikazioak, erabiltzaileak eta rolak osotasunean kudeatzeko aukera ere gehitu dute Google-ekoek. Erabiltzaileen kudeaketaren erraztasunean ekarri du berrikuntzak aldaketarik handiena. Aukera gehiago eta kudeaketa sinpletu dute bertsio berrian.  Konpainiaren profilaren administrazioan ere aldaketak egin dituzte eta edizioa erraztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak