Ouya kontsola librea ekainean ipiniko dute salgai

Jon Berezibar 2013ko mai. 8a, 13:45

Bideojoko kontsolen egungo plantemendua haustera dator Ouya. Android sistema eragilean oinarrituko da eta librea da, hau da, edozein garatzailek sor ditzake jokoak gailu horrentzat. Ekainaren 4ean ipiniko dute salgai 99 dolarretan eta milaka joko eta aplikazio daude prest dagoeneko. Proiektua crowdfounding-aren bitartez– partikularrek Internet bidez eginiko ekarpenekin  – finantzatu dute.

Tabletaren eta kontsolaren erdibidean kokatzen da Ouyaren kontzeptua eta Andoid sistemaren gaitasun geroago eta handiagoez baliatzen da errendimentu grafiko ona duten bideo-jokoak prozesatzeko eta baita ere filmak erakutsi ala edukiak bistaratzeko, esate baterako. Kickstarter-en barruan finantziazioa eskatu eta zortzi milioi dollarretik gora batuta (63.416 ekarpen-egilerekin), urte betean banaketarako gertu dago kontsola. Kontsola irekia izatera, 10.000 garatzailetik gora jardun dute aplikazio, joko eta garapenetan lanean.

Ekainaren 4ean merkaturatuko dute Ouya Android-en azken bertsioarekin. Lau nukleodun NVIDIA Tegra 3 prozesatzailea dauka eta Gb bateko RAM, 8Gb-eko barne memoriarekin eta USB bidez areagotzeko aukerarekin. Pantailara HDMI konexio batekin lotuko  da eta Internet konexioa ethernet ala WiFi bidez egingo da. Kubo itxura dauka eta 300 gramoko pisua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak