'#amarenabizena' Twitter-en, Amaren Eguna ospatzeko

Jon Berezibar 2013ko maiatzaren 3a

Twitterreko erabiltzaile euskaldun askok gaur deitura aldatuta izango dute ekimen berezi baten ondorioz. Domekan izango da Amaren Eguna eta Athletic-eko jokalarien ekimenari jarraituz (Vigoren aurkako partiduan euren lehen abizena barik, amarena erakutsiko dute elastikoan), twitterreko zenbait erabiltzailek sare sozialeko profileko izenean gauza berdina egiteko deia egin dute #amarenabizena traol-hitzarekin. Deiak goizeko lehen ordurako erantzun zabala izan du euskal twitterlarien artean.[Iturria: Sustatu, Bihar, ostirala, #amarenAbizena zure Twitterreko profilean]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak