iTunes dendak 10 urte bete ditu, merkatuaren nagusitzari eutsita

Jon Berezibar 2013ko mai. 3a, 18:07

Musika digitala zuztarretik irauli zuen zerbitzuetako batek 10 urte bete ditu. Gaur egun dirutza egiten du musika denda digital horrek eta Apple-eri urtero 12 mila milioi dolarretik gorako irabaziak ekartzen dizkio.

iTunes Music Store izenarekin abiatu zuten zerbitzua 2003 urteko apirilaren 28an eta gisa horretako lehen zerbitzuetako bat izan zen baina 2001ean merkaturatu zuten iPod musika jotzailearen osagarri moduan planteatuta, sekulako zabalkundea izan zuen musika salmenta zerbitzuak ere, jotzailearen arrakasta itzelarekin bat. Urteekin, liburu digitalak, filmak, aplikazioak… etorriko ziren eredu berberari jarraituz.

Orain dela 10 urte formatu digitalean banatutako musika mehatxutzat zeukaten hartua industriako alor askotan. Napster auzia oso berria zen artean eta musika digitala eskuratzeko P2P parez pareko zerbitzuak erabiltzen zituzten erabiltzaile gehienek elkarren artean musika partekatzeko, CDetatik mp3 formatura bihurtuta. Industriak berak orduan, baina, ez zeukan baleko eredurik musika digitalaren banaketarako. Hutsune erraldoi hori bete eta errentagarri egin zuen Apple-ek Jobsen urrezko garaiaren hasieran.
 
2003an eskaintzen zituzten 200.000 abestiz osatutako katalogoa ziztu bizian hazi zen zen eta gaur egun 35 milioi kantutik gora ditu iTunes-ek. Zerbitzuak berak eta iPod jogailuek garapen azkarra izan zuten eta horretan mugarri 2007a izan zen. iPod Touch-a eta iPhone-a merkaturatu zituen Apple-ek urte hartan eta ordutik aurrera Internet bidez, gailuak eurak hasi ziren konektatzen iTunes Store-era, ordenagailutik independizatuta. Gaur egun merkatu digitalaren %63a Apple-ena, domeinu posizioan, 119 herrialdetan eskaintzen dute zerbitzua eta musikaz gain 60.000 film eta ia bi milioi liburu daukate salgai katalogoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak