2001 urtean abiatu zuten egitasmoa helburu bakar batekin: sarean euskarazko eta doako kalitatezko zerbitzuak erabili ahal izateko aukera ematea. Honela, posta zerbitzuak hasiera baten arrakasta nahikoa izan zuen. Garaiak aldatu dira, ordea, eta atarian eskegi duten oharrean onartzen dutenez, ezin dute posta zerbitzu handiekin lehiatu, “ez zerbitzu eta ez gaitasunean”, eta geroago eta zailtasun gehiago dituztela zerbitzua “modu duin baten mantentzeko”. Maiatzaren 2an etengo dute zerbitzu osoa eta egun hauetan erabiltzaileek euren datu eta informazioa gordetzeko urratsak azaltzen dituen mezua jasoko dute argibide guztiekin.