Berriz guztiak Apple-eri begira, aurkezpen berrirako

Jon Berezibar 2013ko api. 29a, 12:31

Gutxi jakinarazi badute ere, aspaldiko kuriositatea piztu du ekainaren 10ean egingo duten ebentoak. Jo-puntua: erloju inteligentea, sistema eragilearen aldaketan eta pantaila bikoitza.

Hurrengo aurkezpenarekin Apple-ek Steve Jobs hil zenetik lortu ez duen jakin-mina piztea lortu du. Berez, inork gutxik daki ezer baina esaten da garai bateko nobedade liluragarri horietako batekin etor daitezkeela. WWDC 2013 garatzaileentzako ekitaldian emango dute guztia jakitera.
Ondorioz, espekulazioa ez da makala. Aurkezpena bera ekainaren 10ean izango da eta soilik erakutsi dute ebentoa iragartzen duen irudia, kolorez josia eta tipografia berri batekin; aplikazio baten ikonoaren itxuran. Irudian ez dute Apple-en ikonoa erabili eta hau bai behintzat, berria da. Hiru dira, esamesen eta adituen ustez, Apple-en egungo interesguneak: erlojua, sistema eragile berria eta pantaila bikoitza.


iWatch eskumuturrekoa

Joera gaur egun osagarrietan dago eta aurki ikusiko dugu merkatuan erloju eta betaurreko inteligenteen loraldi oparoa. Apple-k oraindik ez ditu bere asmoak argitu baina iWatch erlojuaren zurrumurruak indar handia hartu du patenteen erregistroekin eta ustezko garapenen filtrazioekin. Uste honen alde egiten dutenek diote iWatch horrek izan ditzakeen aluminiozko estalduraren kolore ezberdinak izan daitezkeela irudikoak.

 

Sistema eragilea

iOS 7 sistema eragilearen eguneraketa berria izango da ekitaldiko puntu garrantzitsuenetako bat. Hain zuzen, iragarkiko irudiak aplikazio baten ikonoaren itxura osoa dauka. Horren atzean interfaze osoaren diseinu erabat berritua egon daitekeela diote espekulatzaileek eta minimalismoaren alde egiten dela. Hori erakutsiko lukete tipografiak eta diseinuaren lineek: sinpletasunaren aldeko apustua.
Iragarkiaren diseinuaren irudikapen handienak islak ekarri ditu eta irudimen handiena dutenek pantaila bikoitz baten iragarpenarekin lotu dute. AirPlay eta iOS 7 lotzen dituzte honela eta aipatzen duten sistema eragilearen bertsio berrian zentrala izango dela gailu ezberdinean artean pantaila partekatzeko aplikazio hori.
Jakin-mina handia dela garbi geratu da hedabideetan honezkero zeresana piztu dutelako. Aurkezpenerako gonbidapenak, adibidez, bi ordutan agortu ziren eguenean bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak