'Hasiera' botoia itzul liteke Windows 8ren eguneraketan

Jon Berezibar 2013ko apirilaren 22a

Windowsen azken bertsioak erabiltzaileengan sortu duen nahasmenari erantzuna ematekotan da Microsoft. Windows 8arekin interfazea goitik behera aldatu eta gero, erabiltzaileak “Hasiera” botoi klasikoaren falta sumatu dute gehien bat.

Windows 8.1arekin botoia eta mahaigainerako zuzeneko sarbideak itzuliko lirateke interfazera.
Azken albisteek diote Microsoft-ek pentsatu duela aldaketa hori egitea. Sistema eragilearen eguneraketa udarako etorriko dela diote hedabide espezializatuek eta erabiltzaileek eskatutako aldaketa horietako bi ala biak ekarriko lituzke. Udarako aterako dute proba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak