Facebooken zale egiteak erabiltzaileko 133 euroko bataz besteko balioa du marka nagusientzat

Jon Berezibar 2013ko apirilaren 18a

Facebooken marka ala produktu baten zale egiteak balio ekonomiko bat du enpresentzat, marketing asmoez harago. Syncapse marketing-sozial enpresak erabiltzaileko 133 eurotan finkatu du kopuru hori. Erabiltzaileek marka zehatz batekiko duten leialtasuna eta marka horretan egiten duten gastuaren datuak gurutzatuta atera dute kopurua.

Marken artean alde eta ezberdintasun handiak daude eta zaletasun mailak eta gastuak ez dute bat egiten kasu askotan. Zara moda markaren jarraitzaileek dute azterketaren arabera balio altuena. Zara markaren Facebookeko zale bakoitzak 310 euroko balioa du. Mundu mailako marka nagusietan egin da azterketa (Zara, Levi's, H&M, Coca-Cola, Blackberry, Oreo...) eta 20 marka nagusietan bataz besteko erabiltzaileko balioa 133 eurokoa da. Azterketa berdina 2010ean egin zen eta orduz geroztik %28ko hazkundea eman da balio horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak