WhatsApp-ek jada Twitter-ek baino erabiltzaile gehiago ditu

Jon Berezibar 2013ko api. 18a, 13:19

WhatsApp aplikazioaren zabalkundea geldiezina dabil izaten. Orain arte askoz ere erabili eta ezagunagoak ziren zerbitzuen erabiltzaile kopurua gainditzen dabil. Twitter-ena, zehazki.

Jan Koum fundatzaileak zabaldu berri ditu datuak. 2009an atera zuten aplikazioaren lehen bertsioa SMSen alternatiba eskaintzeko asmoarekin. Gaur egun 18.000 milioi mezu bidaltzen dira egunean eta datu horrekin batera, erabiltzaile kopuru zehatza esan barik, Koumek argitu zuen Twitter-ek dituenak baino gehiago direla, hain justu. Twitter-ek 200 milioi erabiltzaile ditu gaur egun zenbaketa ofizialaren arabera.

Informazio hau ematearekin batera, Jan Koumek aplikazioaren salmentari buruzko esamesak isildu nahi izan ditu esanez ez dabiltzala WhatsApp saltzeko ezelako negoziazioetan. Hain zuzen, azken astean behin baino gehiagotan zabaldu da Facebook eta Google handikiak atzetik dabilzkiela. Hala ere, aplikazioaren errentagarritasunak oraindik ere zalantzan jarraitzen du. Koumek esan du errentagarritasuna erabiltzaile kopurua are  gehiago hazitakoan etorriko dela. Horretarako beharrezko ikusten dute ahalik eta jende gehienak izatea Interneterako konexioa duen sakelako telefono bat. Iragarkiaik txertatzea ere guztiz baztertu du WhatsApp-en fundatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak