Etxerako Internet konexiorik azkarrena aurkeztu du Sony-k, 2 gigabit segundoko jaitsierarekin

Jon Berezibar 2013ko apirilaren 18a

Zuntz optiko bidezko konexio super-azkarra aurkeztu berri dute Japonian. Etxeetarako "planetako Internet konexiorik azkarrena" dela diote, 2 gigabiteko deskarga eta gigabit bateko igoerarekin.

Sony-ren jabetzakoa den So-net hornitzaile japoniarrak etxeetarako "planetako Internet konexiorik azkarrena" aurkeztu du. 2 gigabiteko deskarga du zuntz optiko bidezko konexioak eta igoera gigabit batekoa. Japonian, konexiorik azkarrenak dauden herrialdean, lehiakideek gehien eskaintzen dutenaren bikoitza da Soo-net-ek eskuragarri ipini duena.

Zuntz optikoaren sareak ere berezitasunak ditu, kablea bera hornitzailearen instalazioetatik etxeko bertako atariraino heltzen baita. Oraingoz Japoniako eskualde baten soilik jar daiteke konexio super-azkar hau eta kablearen instalazioa erabiltzaileak berak egin behar du. 400 bat eurokoa da instalazioaren kostua eta tarifarik merkeena hileko 38 eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak