Google Glass betaurrekoak WiFi, bluetooth eta egun bateko autonomiarekin etorriko dira

Jon Berezibar 2013ko api. 16a, 17:38

Orain arteko isilpekotasuna hautsita, betaurreko inteligenteen ezaugarri teknikoak eman ditu ezagutzera Google-ek. 16 GBeko memoria, bluetooth eta WiFi konexioak eta erresoluzio handiko lenteak izango ditu. Prezioa: 1.500 dolar.

Errealitate areagotudun betaurreko entzutetsuen zehaztapen teknikoen berri eman du Google-ek. Ezaugarri nagusitan, egun bateko bateria iraupena izango dute, 5 megapixeleko kamera eta barne-memoria 16 GBekoa izango dute. Erabiltzaileei edukiak bistaratuko zaizkien pantailari dagokionez, erresoluzio handikoa izango da eta azaldu dute bi metro eta erdiko distantziatik 25 hazbeteko pantaila duen telebista bati begiratzea bezala izango dela.

Salgai, bi eustoin ezberdinekin jarriko dituzte, sudur-zubietara ondo egokitzeko. Audio erreprodukzioa zuzenean egingo da belarrietako hezurretara, sistema berritzaile batekin, interferentziak eragozteko.

Konektibitateari dagokionez, ezusteko gutxi egon dira. Bluetooth-a erabiliko dute betaurrekoek beste gailuetara konektatzeko eta WiFi bidezko Internet konexioa. GPSa erabili eta SMSak bidaltzeko, ordea, MyGlass delako aplikazioa izan beharko dute instalatuta (Android 4.0.3arekin soilik bateragarria). Aplikazio honek, era berean, betaurrekoak konfiguratzeko balioko du. Zehazten ez bada ere, suposatzen da lainoa ere aplikazio horren bitartez kudeatuko dela.

Salmenta egunik ez da zehaztu baina bai, ordea, prezioa. 1.500 dolarretan salduko dute betaurreko parea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak