PCen salmentak inoiz baino gehiago jaitsi dira urte hasieran

Jon Berezibar 2013ko api. 11a, 12:58

PC merkatuaren azken datuak kaleratu berri ditu IDC ikerketa enpresak, alorraren azterketetarako erreferentetzat jotzen dena, hain zuzen. 2013ko lehen hiruhilekoari dagozkio datuok eta PCen salmentak inoizko salmenta jaitsierarik handiena izan dute urte hasieran. Adituek Windows 8 sistema eragilearen harrera txarra jarri dute arrazoi moduan.

Lehen hiru hilabeteei dagozkien datuak besterik ez baina, aldi berean, oso esanguratsuak dira Windowsen sistema eragile berriaren etorrerarekin batera geratu baita eta merkatuan aurki daitekeen modelo aukera inoiz baino zabalagoa baita.

Ia fabrikatzaile guztietan eman da beherakada oso nabarmena (Lenovo ekoizleak eutsi dio soilik). Acer etxeak, esate baterako, %30eko beherakada jasan du salmentetan, HP-k %23 eta Dell-ek %11. Apple, adibidez, %7,5 jaitsi da baina nagusi da, alde handiarekin, tablet-en merkatuan, aurreikuspen ezin hobeekin.

Windows 8 sistema eragilearekin etorkizuneko itxaropen handiak zeuden jarrita PCen alorrean. Microsoftek apustu sendoa egin badu ere, erabiltzaileengan ez du piztu interes nahikoa. Nahasgarria izan da, gainera, sistema eragilearen bertsio berriaren etorrera, ez baita argi geratu tablet eta pantaila ukigarridun ordenagailuetarako bertsio bat den ala mahaigaineko ordenagailuetarako ere ba ote den. Ez da garbi zehaztu orain arteko betiko Windows-a ordezkatzera datorren. Sistema eragile berria gainera, orain arteko bertsioen oso desberdina da eta erabiltzaileek goitik behera ikasi behar izan dute berriz erabiltzen. Nahasmen handia sortu du honek.


Windows 8 darabilten gailuen prezioa asko jaitsi dute azken hilabeteetan eta egoeraren larritasuna erakusten du honek. Windows 8a duten gailuak ez dira saltzen ezta tablet eta smartphone-etan ere, antza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak