Android mugikorretarako sistema eragile gisakoa aurkeztu du Facebook-ek

Jon Berezibar 2013ko api. 8a, 19:08

Android telefonoetan instala daitekeen aplikazio sorta da Facebook Home aurkeztu berria. Funtsean, ia sistema eragilea bera ordezkatzen duen sistema bat da sare sozialaren proposamen berria. Zuckerberg-ek berak joandako astean egindako aurkezpenean bertan agertu zuenez, aplikazio sistemetan barik pertsonen sistemetan oinarritzen da Facebook Home.

Android-en instalatu eta sistema bera hein handi baten ordezkatzen duen aplikazio paketea da Facebook Home. Sare soziala oinarri hartuta, telefonoa bera erabili daiteke, sistema eragilea izango balitz bezala. Honela, hasierako pantaila Facebook-eko azken eguneraketekin osatuko litzateke eta bertan agertzen diren lagunekin zuzeneko jarduna izateko aukera ematen du, esate baterako, bestelako atalen beharrik gabe.

Sistema eragilearen defektuzko hasiera pantailaren ordez, hortaz, Cover Feed delakoai agertuko litzaiguke Facebook Home instalatuz gero. Hasierako pantaila honek, era berean, sarbidea ematen du Facebook-ek eskaintzen dituen bestelako aplikazioetara ere: Messenger-a, argazkiak... SMSak ere sistema honetan integratuta agertzen dira. Facebook-en erabiltzailerik porrokatuenentzako aukera ona izan daiteke, lehen planoan eskaintzen baitira sare sozialaren aukera guztiak eta mugikorraren gainontzeko zerbitzuak bigarren maila baten geratzen dira.

Tableterako bertsioa ere agindu du Zuckerbergek. HTC One, HTC One X, Samsung Galaxy SIII eta S4 eta Samsung Galaxy Note II modeloentzako barikuan egongo da deskargatzeko prest Facebook Home. Horrez gain, Facebook-ek berak ez du mugikorrik aterako baina HTCren First modeloa, esate baterako, Facebook Home aurreinstalatuta salduko da aurki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak