Caja Rural taldeko Iban Velascok egubakoitzean lasterketa utzi egin zuen. Hotz larregi, arrasatekoarendako.
Nola baloratuko zenuke egin duzun lana?
Pertsonalki ez da oso lan ona izan. Kataluniako itzulian gaizki aurkitu nintzen eta baita Euskal Herriko itzulian ere.
Azken aurreko etapan, bertan behera uztea erabaki zenuen.
Bai, Eibarko irteeran hoztu egin nintzen. Eguen eta egubakoitzak oso egun txarrak izan ziren: hotz handia egiten zuen, eta baita euria eta elurra ere. Oso gogorra izan zen.
Taldeak, aldiz, lan ona egin du itzulian.
Bai, hala da. Taldeak oso lan ona egin du. Amets Txurruka aurrean ibili da, eta Omar Frailek ere lan polita egin du. Gainera, zaleek oso ondo erantzun dute. Horrelako txirrindularitza dute gustuko, erasoko txirrindularitza.
Espero zenuen Quintanak irabaztea?
Bai, bagenekien Porte, Contador eta Quintana hor aurrean ibiliko zirela. Hala ere, aurten beste pauso bat eman du Quintanak.
Zeintzuk dira zure hurrengo helburuak?
Orain atseden hartuko dut, eta aste bukaeran Frantziara joango naiz. 15 egun barru, aldiz, Turkiako itzulia izango dugu.
Asteleheneko Goiena paperean Itzulia Debagoienetik pasa zeneko irudiak aurkitu dituzue eta baita adituen iritziak ere.