Google Reader uztailaren 1ean itxiko dute

Jon Berezibar 2013ko mar. 14a, 10:40

RSS-ak irakurtzeko zerbitzurik erabilienetako batekin amaituko du Google-ek hilabete gutxi barru. Alor honetan duen konpetentzia ez da txikia baina alternatibarik ere ez dute eskaini Google-etik. Zerbitzua etenda ere, jakiteke dago API-aren etorkizuna zein izango den.

Zerbitzu eskaintza zabalegia zuen Google-ek, bakar sendo eta zabal batzuk eskaini beharrean, hortik azken urteetako zenbait porroten arrazoietako bat, eta zerbitzu horietako asko ixten joan da bilaketen handikia. Ezustean, Google Reader RSS irakurgailua (albiste eta webguneetara harpidetu eta jarraipena egiteko zerbitzua) uztailaren lehenean etengo dutela iragarri dute gaur bertan.

RSS-ak irakurtzeko tresnarik erabilienetakoa da Google Reader, agian erabiliena, eta horregatik harrigarria izan da zerbitzuarekin amaituko dutelako iragarpena. Zerbitzua etengo dutela esan bai baina APIarekin zer egingo duten oraingoz ez dute argitu eta, etenda ere, zerbitzuaren bitartez eta hirugarren aplikazio batekin irakurtzeko bidea egongo dela ematen du.

Esportazioa

Itxieraren berri eman bezain laster, Reader-en jasotzen diren harpidetzak eta informazioa esportatzeko urratsak ere eman dituzte. Google Takeout zerbitzuaren bitartez egitea gomendatzen dute Google-etik. Alor honetan duten konpetentzia ere ez da urria eta zerbitzuaren ahalmen bera oso handia bada ere, diseinu eta aplikazio aldetik funtsezko eta funtzionala bezain landubakoa da Google Reader.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak