Mundu mailan, dispositibo mota guztiak kontuan hartuta, Apple-en Safari nabigatzailea da erabiliena eta posizio horrek baldintzatzaile izateko indarra ematen dio sagartxoaren konpainiari. Apple-ek ez du uzten javascript-ik erabiltzen, ezta renderizazio motore ezberdinik baimentzen. Apple-en baldintzak oso zorrotzak dira eta kanpoko garatzaileei ez diete teknologikoki gailentzen uzten, haien garapenen aurrean. Horren aurrean Jay Sullivan Mozillako presidenteordeak argi eta garbi adierazi ditu asmoak, garatzaileen aurrean egindako berbaldi baten. Mozillatik, baina, euren joku-eremua ere garbi zehazten hasi dira eta jakina da 18 telekomunikazio operadorerekin hitzarmena sinatuta daukatela, Teléfonica barne, sistema eragile propioa sustatzeko helburuarekin.