MUko Goi Eskola Politeknikoak Europako Arrowhead I+G proiektu pilotuan parte hartuko du

Ander Larrañaga 2013ko api. 8a, 17:05

Etxe zein hirietako energia-eraginkortasunari eta kontsumo iraunkorrari buruzkoa izango da proiektua eta honen barruan, Mondragon Unibertsitateak etxe ekoeraginkorrarekin eta argiztapen adimendunarekin lotutako alderdietan lan egingo du. Hau guztia Smart City edo Hiri Adimenduna izeneko arloaren barruan dago eta erronka nagusietako bat gizartearen beharrei erantzutea da, ahalik eta ingurumen-eraginik txikienarekin.

Arrowhead proiektuak energia-eraginkortasuna handitu eta energiaren erabilera malgutu nahi du, automatizazio eraikinetan, azpiegitura publikoetan, industria-prozesuetan zein energia-sektorean teknologia txertatuez baliatuz. Proiektua, lau urteko epean garatuko da, aurtengoa lehena izanda.

Mondragon Unibertsitatea ez da bakarra proiektuan parte hartzen duena: Orona, ULMA Embedded Solutions, Fagor Electrodomesticos eta IK4-Ikerlan (Mondragon taldekoak), IK4-Tekniker, Tecnalia eta Donostiako Sustapena enpresek ere hartzen dute parte.

Sistema Txertatuak

Aipaturiko teknologia txertatuak, arazo jakin bat eraginkortasunez konpontzeko bereziki diseinatutako eta optimizatutako elektronika eta softwarea dituzten gailuak dira. Ekipoak, makinak eta instalazioak kontrolatzeko, monitorizatzeko eta erabiltzeko beharrezkoak dira sistema hauek.

Sistema Txertatuak edozein lekutan aurki ditzakegu, hala nola semaforoetan, zentral nuklearretako kontroletan, autoetan, hegazkinetan, igogailuetan, aire girotuan, sare elektrikoetan, ekipamendu medikoan, telefonoetan eta jostailuetan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak