Android-ena izan da orain arte sistema eragile bakarra WhatsApp doan erabili zitekeena. iOS-eko bertsioak 0,89 € balio du, esate baterako, eta Blackberry, Windows Phone ala Symbian-en ere ordainpekoa da.
Orain arteko doako bertsioek, esan moduan, urtebeteko lizentzia daukate. Kontuaren informazioa jasotzen den atalean ikus daiteke noiz arteko lizentzia duen erabiltzaileak, aplikazioaren aukeretan bertan.