Irati Lopez, Iker Bengoetxea eta Leire Carreras, Europako Gazte Parlamenturako bigarren fasera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko mar. 1a, 10:10

Otsailaren 23an, Europako Gazte Parlamentura iristeko lehenengo kanporaketa jokatu zen Bilbon, eta Arizmendi Ikastolako talde bat, beste birekin batera, bigarren faserako sailkatu zen. Arizmenditik bi talde joan ziren: bat, Gaztelupetik (Arrasate) eta bestea, Almenetik (Eskoriatza). Bada, Gaztelupeko taldeko hiru kidek hurrengo fasera pasatzea lortu dute. Eta ez hori bakarrik, izan ere, zazpi taldeetatik lehenengo postua talde horrek lortu zuen. Taldea osatzen duten ikasleak batxilergoko lehenengo mailako Odei Marcos, Nagore Etxebarria, Maitane Mayor, Irati Lopez, Iker Bengoetxea eta Leire Carreras dira. Azkeneko hiru horiek lortu dute Espainia mailako kanporaketarako aukera.

Zazpi taldek hartu zuten parte guztira, eta hiru sailkatu dira: IES Fene, Lauaxeta Ikastola eta Arizmendi Ikastolako Gaztelupe. Epaimahaia Marta de Benito, Carla Celda eta Laia Silviak osatu dute, eta kontuan izan dituzten irizpideak izan dira hizkuntzaren (ingelesa) erabilera, parte-hartzea, ezagutza orokorra eta diziplina. Bigarren kanporaketa Bilbon bertan jokatuko da apirilaren 25 eta 28 bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak