Iritsi da Hotmail postari betiko agur esateko garaia

Jon Berezibar 2013ko ots. 24a, 10:22

Outlook.com-ek ordezkatuko du aurrerantzean. Hotmail-etik Outlook-erako migrazio prozesu betean dihardute Microsoftekoek. Joandako eguenean hasi zuten prozesua eta Microsoftek abiatu duen zerbitzuen bateratzearen ildoan, Hotmail-ek eskaintzen zituen zerbitzuak Outlook-en sartuta egongo dira. Aldaketak udan amaituko dituzte eta Outlook.com izango da posta eta gainontzekoendako erreferentzia bakarra, iazko udan ekindakoari amaiera emanez.

Hotmail-etik Outlook-erako migrazio prozesu betean dihardute Microsoftekoek. Joandako eguenean hasi zuten prozesua eta Microsoftek abiatu duen zerbitzuen bateratzearen ildoan, Hotmail-ek eskaintzen zituen zerbitzuak Outlook-en sartuta egongo dira. Aldaketak udan amaituko dituzte eta Outlook.com izango da posta eta gainontzekoendako erreferentzia bakarra, iazko udan ekindakoari amaiera emanez. Hain zuzen, iazko ekainean egin zien Microsoft-ek Hotmail-eko erabiltzaileei Outlook.com berrian sartu eta probatzeko gonbitea. Erabiltzaile zaharrak ihes ez egin eta berriak erakartzeko bi eremutan egin dute lan Outlook-en: spamaren aurkako iragazki eraginkorragoa, batetik – spam arazo handiak baitituzte Hotmail-eko erabiltzaileek –, eta Facebook-ekin integrazioa. Urteetan galdutakoa berreskuratu nahiko luke, horrela, Microsoftek, Google-en GMail posta zerbitzuaren hazkunde handiari aurre egiteko, batez ere. Orain arteko erabiltzaileek posta zerbitzu berrian sartzeko Outlook.com-era sartu besterik ez dute, helbide eta pasahitz berarekin eta zerbitzu barruan aurkituko dituzte helbide, mezu, egutegi eta gainontzekoak. Metro deritzon interfazea erabiltzen du Outlook-ek, Windows 8, Windows Phone eta Xbox 360-an aurki daitekeen berdina.


Dena berdin, itxura izan ezik

Postaren helbideei dagokienez, '@hotmail.com' helbidearekin jarrai dezake erabiltzaileak ala '@outlook.com' berri bat eskatu. Kasu horretan bi helbideetako mezuak jasoko lituzke erabiltzaileak, sarrera bakarrean. Microsoft-etik diote itxura aldaketa soil bat besterik ez dutela nabarituko erabiltzaileek.
Zerbitzu berriak harrera ona izan duela diote Microsoft-etik, 60 milioi kontu baino gehiagorekin, zenbaketa orokorrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak