Galduta edo arrisku egoeran dauden pertsonak aurkitzeko WhatsApp bidezko sistema abian

Ane Miren Etxeberria 2013ko martxoaren 7a

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak galdu edo arrisku egoeran egon daitezkeen pertsonak topatzeko WhatsApp bidezko sistema jarri du martxan. Lehen proba pasa den astean egin zuten Orduñan (Bizkaia) eta arrakastatsua izan zen.

Hemendik aurrera, arrisku egoeran edota galduta dauden pertsonek, behin larrialdi deia egin ondoren, WhatsApp bidez lokalizatuak izateko aukera izango dute, hori bai GPSa aktibatuta izan beharko dute smartphone telefonoek eta 3G estaldurak existitu beharko du.

Geolokalizazioaren bidez, telefonoa non dagoen jakin dezakete larrialdi zerbitzuek errore marjina 10 metrotara murriztuz. Beraz, abantaila asko dituenez, mendizaleei beraien smartphonetan aplikazioa txertatzea eskatzen die, hala mendian galdu edota beste arazoren bat izanez gero erraz topatu ahal izateko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak