Vermican enpresak egingo du jarraipen kanpaina. Honek, datozen asteetan, telefono deien bidez lehenik, eta bisita eginez, ondoren, konpostagailu hauen funtzionamendu eta egoeraren inguruko datuak jasoko ditu. Jarraipen kanpaina hau, herririk herri egingo dute, Antzuola, Bergara eta Oñatin hasi eta, ondoren, gainontzeko herrietan.
Debagoieneko Mankomunitateko udalek, 2005-2012 kanpainetan eta datorren Aste Santua bitarte, banatutako konpostagailuei eragingo die kanpainak.
Bestalde, Mankomunitateak, dei egiten die, udaletan erregistratu gabe, baina, norbere kabuz konpostagailua duten herritarrei, honen berri norbere udaletxean eman dezaten. Jarraipena egin ahal izateko eta, hala balitz, dagokien hobaria aplikatu diezaien.