Telefono linea kopuruak behera egiten segitzen du

Jon Berezibar 2013ko ots. 19a, 13:00

Krisiak eta smartphone-en areagotzeak eragin zuzena izan du operadore nagusien iritzitan.

Espainiako Teknologia Merkatuaren Batzordeak (CMT) martitzenean eman zituen telefoniari buruzko 2012ko datuak. Iaz Espainiako estatutan 2,76 milioi telefonia linea galdu ziren eta baja gehienak Movistar, Vodafone eta Orange-en gertatu ziren, alorreko enpresarik handienak. 

Smartphone-en etorrerak eragin handia izan du lineen beherakadan. Interneterako nahitaezko konexioek aurre-ordainketako murrizketa itzela ekarri du, logikoa den moduan. 2012an desagertu ziren 2,77 milioi lineetatik, hain justu, 2,44 milioi mota horretako lineak ziren. Honi, erabiltzaile askok zeuzkaten bigarren telefono lineen desagerpena ere gehitu behar zaio, ziurrenik krisiak berak eraginda.


Lehia gogorragoa

Merkatuaren zabalkundearekin batera ere mugimendu handiak egon dira erabiltzaileen artean.  Operadore birtualak merkatuaren zati esanguratsu baten jabe egin dira. Vodafonetik bertatik aitortu dute krisi ekonomikoak eragin esanguratsua izan duela baja kopuru handian baina telefonia mugikorreko lineen erabateko zabalkundea izan da faktore erabakigarria, operadore horren ustez. 2011an Espainia zen biztanleko mugikor kopuru handiena zuen herrialdea. 2012an %115,3 jaitsi zen kopuru hori. Hala eta guztiz ere, jaitsiera handi horrekin ere, penetrazio mailak handia jarraitzen du izaten estatuan. Interneteko banda zabaleko lineek ere gora egin duten azken urteetan modu esanguratsuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak