Elurra egin, egiten du, baina ez da geratzen. Arantzazun, esaterako, atzo gauean elurra hasten zuen, baina goizeko zazpietan garbi zegoen. Handik gutxira hasi du atzera ere, baina ez du ezarri zorua hotz samar harrapatu duenera arte. Geruzatxoa osatu da, baina zentimetro t'erdi-bi zentimetrokoa baino ez.