Urtarrilaren 20tik – zabaldu zutenetik – orain arteko datuak zabaldu ditu Kim Dotcom-ek Twitter bidez. Horrekin batera, zerbitzu berrian egile eskubideak urra ditzaketen edukien aurkako jarrera irmoa erakutsi nahi duten zifrak ere atera ditu informatikari alemaniar polemikoak argitara. Hala, azaldu du egunean 50 fitxategi galarazten dituztela copyright urraketa susmopean. Dotcom-ek berak azaldu du dagoeneko 150 abisu jaso dituztela herrialde ezberdinetatik egile eskubideen urraketak salatuaz.
Datu hauekin pirateriaren aurka gogor dihardutela frogatu nahiko lukete Dotcom-ek eta haren lantaldeak.