Erakustaldia egin zuten piano-jole gazteek atzo Amaian

Jon Berezibar 2013ko urt. 31a, 13:01

Eskualdeko piano jotzaile gaztetxoen eguna izan zen eguaztenekoa. Debagoieneko musika eskoletako ikasleek Arrasaten jo zuten, Amaia Antzokian, familia eta lagunen aurrean. Eskoletan ikasitakoa frogatu eta erakusteko aukera izan zuten antzokiko eszenatoki handian.

Oholtza gainera 7 eta 16 urteko 35 ikasle igo ziren, Arrasate Musikalek antolatuta. Batzuk lasai eta beste batzuk urduriago, akatsen bat edo beste tarteko baina txukun jardun zuten musikari gaztetxoek. Hain zuzen, Aretxabaleta, Bergara, Oñati , Eskoriatza eta Arrasateko musika eskoletako ikasleak igo ziren jotzera eta baita, Elgetakoak ere; aurten Arrasateko jaialdian lehen aldiz parte hartzen.


Artista txikiak

Erraztasun ala zailtasun gehiagorekin, baina, ordu bete pasatxo iraun zuen emanaldiak eta ikasleek banaka eta binaka jo zituzten piezak, ezagun eta herrikoiak asko, Bach ala Tchaikovskyrenak bezala. Txikienek pieza laburrak jo zituzten eta nagusiagoek pasarte luzeagoak. Helburuetako bat, izan ere, ikusleen aurrean eta eszenatokian jotzen ohitzen hastea da. Arrasatekoa, horrela, urteroko zita bihurtu da, honezkero. Urduritasunik ez, baina, atzo ez zeuden urduri neska mutikoak, guztiak zeuden pianoa jendaurrean jotzeko irrikaz, ondo entseatuta.


Hurrengoa, Andoain

Atzoko jaialdia, etxekoen eta lagunen aurrean eskoletan ikasitakoa erakusteko aukera izateaz gain, izan zuten, baita ere, entrenamendu ukitua.
Andoainen otsailaren 23an piano lehiaketan parte hartuko dute atzo jo zutenek. 800 piano jolerekin batera egingo dute, gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak