Sei segunduko bideoak txertatzen utziko du Twitter-ek

Jon Berezibar 2013ko urtarrilaren 24a

Twiterreko Dick Costolok froga eta guzti zabaldu du sarean txio bidez. Joandako urrian erosi zuen Twitterrek Vine bideo plataforma eta horren emaitza da Costolok erakutsitako primizia. Ez dute esan oraindik aukera hau noiz egongo den erabiltzaile guztientzat prest.

Twitterreko CEO-ak igotako bideo laburra zerbitzuaren froga bat besterik ez da, Twitterretik bertatik argitu dutenez. The Financial Review egunkariak iragarri duenez, datozen asteetan ipiniko dute erabilgarri Australian, hasiera moduan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak