Anonimotasunarekin eta modu erabat irekian, sare sozial kontzeptu berria dakar Spraffl-ek

Jon Berezibar 2013ko urt. 24a, 10:57

Sare sozialen belaunaldi berri bat hasi da sortzen, ohikoen eragozpen eta desabantailak haustera datorena. Horietako bat Spraffl da: sare sozial anonimo eta irekia. Aplikazioa duten eta geografikoki inguruan dauden erabiltzaieek osatzen dute sarea eta mezuak zabaldu daitezke. Sute bat piztean ala hiri ezagun baten argibideak eskatzerako orduan, adibidez, praktikotasun handia izan dezake Spraffl-ek.

Sare sozial baten oinarrizko izaeraren kontra joan daitekeela eman arren – bai, behintzat, gaur egun sare sozialak ulertu eta erabiltzen ditugun moduan – baina Spraffl-ek anonimotasunaren eta gertutasun geografikoaren abantailei atera nahi die probetxu. Probatarako fasean dago oraindik aplikazioa baina, hala izanik ere, sare sozial honek interes handia piztu du izan ditzakeen erabilpenengatik. Beta fasean egonik ere, iOS-erako aplikazio jaits daiteke jada.

 

Sprafflek sare sozial anonimo eta irekia proposatzen du, esan moduan, geolokalizazioan oinarrituta. Sare honetan ez dago kontakturik egin ala inor ala inork jarraitu beharrik ezta check-in-ik eginik ere. Aurkitzen zaren lekutik mezuak zabaldu ditzakegu edo gure inguruan botatako mezuei erantzun. Edozein kasutan ere erabiltzaileek ez dakite mezua nork bota duen nahiz eta elkarren artean erantzunak truka ditzaketen.

Momentuz mezuak zabaltzeko mugarik ez dute ipini eta berdin-berdin informa liteke, teorian, istripu bati buruz, alboko dendaren eskaintzen gainean ala Ertzainen kontrola dagoela ohartarazteko, esate baterako. Edozein modutan ere, Spraffl-ek eskaintzen duena benetan interesgarria izan daiteke erabilpen egokia eginez gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak