Debagoiendar gazteak 'Berdeago' azokan, Durangon

Ubane Madera 2013ko urtarrilaren 18a

Urtarrilaren 25ean eta 26an ingurumena ardatz duen azoka egingo dute Durangon, 'Berdeago' izena duena. Goizetik iluntzera arteko jardunaldiak izango dira. Eta bertan izango direnen artean, gureko ordezkaritza ere izango da: Mondragon Unibertsitateko Leinn graduondoko Jump In eta Snatuko kideez osatutako taldeak parte hartuko du.

"Ingurumena denon ardura piztu beharko lukeen gaia da, baina zoritxarrez egunerokotasunean oso kontuan hartzen ez duguna; hargatik, egitasmo honekin lortu nahi dugun helburua alor honetan lan egitea da, hiru zutabe hauetan lan eginez: alde batetik, herritarrei eraginkortasun energetikoaren, mugikortasunaren zein etxebizitzen inguruan gaur egungo merkatuan aurkitzen dena azaltzea gustatuko litzaiguke", zehaztu dute. Hori abiapuntu, besteak beste, energia berriztagarriak, aurrezpena, kutsaduraren eragina, berriztapen arkitektonikoak, herritar urbanismoa… izango dituzte langaien artean.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak