Hirugarren mendi lasterketa jaio da

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko urt. 17a, 09:24

Antxintxika Triatloi taldeak, Antzuolako Udalak lagunduta, Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketa antolatuko du otsailaren 17an, domeka. Hala, kirol taldeek urtean zehar dituzten konpromisoei eustera mugatu barik, eta gaur egungo egoera zailean ere, Antxintxikakoek beste erronka bati heltzeko erabakia hartu dute. Lasterketa honek osatuko du ibarreko egutegia, Aloñako Igoerarekin eta Gauez Takarraran probarekin batera.

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Debagoienean izango dugun kirol hitzordu berria. Ander Bereziartua Antxintxika taldeko kidea, Aitor Rementeria Antxintxikako kidea eta Aritz Saidi Antzuolako kirol zinegotzia zan ziren aurkezpenean. "Lehenik eta behin Antxintxikatik azpimarratu nahi dugu Antzuolako herriak, herriko komertzioek eta lantegiek eskaini diguten laguntza lasterketa antolatzerako orduan. Hala, espero dugu herriarendako egun eder bat izatea eta lasterketa honekin denok disfrutatzea", adierazi zuen Aitor Remementeriak.

13 kilometro, paraje ederretan

Antolatzaileen esanetan, Antzuolako lasterketako ibilbidea paraje ederretan zehar egingo dute, eta 13 kilometro luzetan korrikalariek 835 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute.

Proba Herriko plazan hasiko dute (10:30) eta korrikalariek Irimorako (898m) bidea hartuko dute Antiguako auzotik. Ondoren Gorlara jaitsiko dira, baina handik Antzuolara egin beharreko tartean zatiren batean igoera tarte txiki batzuk ere izango dituzte; helmuga, ostera, Antzuolako plazan izango da. Hala, Antxintxikako ordezkarien ustetan korrikalari azkarrenak ordu baten bueltan iritsiko dira helmugara, proba azkarra izango da, beraz.

Lasterketan aurrez izena emateko epea otsailaren 14an amaituko da (kirolprobak.com). Hala eginez gero 8 euro ordaindu beharko dira, eta egunean bertan izena ematen duenak 18 euro ordaindu beharko ditu (16-18 urte bitartekoek gurasoen baimena beharko dute parte hartzeko).

Txikiendako hitzordua

Lasterketaren ordu berean (11:00) txikienek (1-3 urte) ere izango dute zerekin entretenitu, haurrendako Molto motorren lasterketak egingo dituztelako, Munduko Txapelketa, gainera (Euria egingo balu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak