Udazkenaz geroztik, zabalik daude Bergaran eta Oñatin atez ateko hondakin bilketa sistemaren gaineko informazio bulegoak. Bateko eta besteko langile bana izan zen atzoko 'Magazinea'n: Maialen Idiazabal eta Asier Etxaniz. Orain arte egindako lanaren eta aurrera begira egingo dutenaren berri eman zuten, eta euren bulegoetatik pasa diren herritarren zalantzarik ohikoenak zeintzuk diren ere azaldu zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.