Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabileraren programa abian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko urt. 8a, 13:31

Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak 2012an garatu zuen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabileraren programa 2013an ere garatzen jarraituko du. IKT programa Turismoaren Euskal Agentzia den BASQUETOURrek turismo sektoreari zuzenduriko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak era egokian erabiltzen laguntzen duen programa da. 2012an, Debagoieneko eskualdean 12 establezimenduk parte hartu zuten; aurtengoan parte hartzeko izena emateko azkeneko eguna urtarrilaren 15a izango da.

Egitarauaren helburuak dira: IKTen erabilerarekin enpresen lehiakortasuna hobetzea; negozioan teknologia berriak ezartzeko oztopoak ezabatzea; sektoreko enpresetan teknologien jardunbide egokiak sustatzea; enpresei hobekuntza prozesuan lagundtzea eta etengabeko hobekuntza bultzatzen duen Norako turistikoaren kontzientzia sustatzea.

2012an, Debagoieneko 12 parte-hartzaile

2012an, Debagoieneko eskualdean 12 establezimenduk parte hartu zuten eta hau da parte hartu eta ziurtagiria lortu zuten establezimenduen zerrenda:

  • Arrasatekoak: Hilarion Jatetxea eta Santa Ana hotela.
  • Oñatikoak: Arantzazuko Parketxea; Arrikrutz Oñatiko kobak; Debagoieneko turismo informazio eta interpretazio zentroa; Etxe Aundi hotela; Goiko Benta ostatua; Soraluze ostatua; Oñatiko Garapen eta Turismo Agentzia eta baita Turisko bulegoa ere.
  • Bergaran, berriz, Turismo bulegoa.
  • Eskoriatzako Gorosarri landa apartamentuak.

Izen-emate epea urtarrilaren 15ean amaitzen da

Egitarau honen inguruko informazio gehiago lortzeko edota aurtengo deialdian parte hartzeko, Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailarekin harremanetan jartzea gomendatzen zaie. Honakoak haremenetan hartzeko bideak: Tlnf. 943 79 64 63 eta e-maila: turismo@debagoiena.net. Parte hartzeko epea urtarrilaren 15ean amaituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak