Software librearen aurrezte handia frogatu dute

Jon Berezibar 2012ko urr. 23a, 13:06

Software pribatiboa baino askoz ere merkeago da librea. Abantaila horrengatik da, batez ere, ezaguna gaur egun. Honela, administrazio publikoetan, geroago eta gehiago dira software librearen aldeko apustua egiten dutenak baina orain arte ez da ikerketa zehatzik egon aurrezte hori zenbatekoa den zehazten duenik.

Ikerketa argigarria

Carlo Daffara adituak egin du Europa mailako lehen ikerketa eta hark erabilitako datuen arabera Europako administrazio publikoek 450 mila milioi euro aurreztuko lituzkete software pribatiboa librearengatik ordezkatuko balute. Baina aurrezte mailarik handiena ez da lortzen programa libreek gutxiago balio dutelako, garatzaileek programak egokitzeko denbora gutxiago behar dutelako baizik. Kasurik gehienetan berrerabili egin daitezke aurreko garapenak eta modu merkean kalitate handiko kodea erabil daiteke aplikazioetarako. Garapenerako erabiltzen den denbora gutxitu egiten da horrela eta, guztira, askoz ere merkeagoa da programa eta aplikazio libreak erabiltzea. Ikerketa berak dio, gainera, software librea darabilten enpresa eta erakundeak askoz ere produktiboagoak direla eta emaitza hobeak lortzen dituztela. Software libreak, hain zuzen, denbora eta dirua aurrezten dituela frogatutzat eman du ikerlariak datu horiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak