Basque Culinary Centerreko lehen seihilekoak euskal gastronomia du oinarri

Laida Beristain 2012ko urr. 2a, 15:45

Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak prentsaurrekoa eman du Basque Culinary Centerren euskal gastronomia tradizionaleko hainbat sukaldarirekin batera. Prentsaurrekoan, datorren sei hilabeteetako, prestatuta dituzten ekintza eta estrategiak azaldu dituzte. 

Lehenengo seihilabeteko euskal gastronomiari lotuta egongo da eta horrekin lotuta hiru jarduera nagusi burutuko dira. Unibertsitateko jatetxean ikasleek prestatutako euskal sukaldaritzako 80 plater eskainiko dira. Horretaz gain, euskal sukaldaritzako plater esanguratsuak irakasteko ostegunero sukaldaritza-zaleei zuzendutako ikastaroak egongo dira. Azkenik, hamabost egunetik behin euskal produktuen eta gastronomiaren inguruko hitzaldiak izango dira. 

Laurogei plater ezberdin

Urritik otsailera bitartean, 80 menu desberdin eskainiko dituzte unibertsitateko kafetegian ikasleek. Plater hauek euskal gastronomiako plater tradizionalak edo esanguratsuak izango dituzte oinarri, baina horretaz gain ukitu berritzaileak ere izango dituzte. Menuan aperitiboa, bi plater eta postrea sartzen dira.

Euskal sukaldaritzari buruzko ikastaroak

Saio hauek ostegunetan izango dira 19:00etatik 21:00etara bitartean. Saio bakoitza Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako sukaldari batek gidatuko du eta beraien eskutik plater ezberdinak ikasteko aukera izango da. Besteak beste, Gipuzkoako Iribar jatetxeko Pili Manterola, Zuloaga jatetxeko Alberto Zuloaga bilbotarra eta sukaldariaren izena daraman hoteleko Hector Oribe arabarra izango dira.

Hitzaldiak 

Hamabost egunean behin euskal gastronomia publiko orokorrera zabaltzeko asmoz euskal erreferenteak diren hainbat sukaldarik  9 hitzaldi emango dituzte. Hauetan euskal produktu eta gastronomiari egingo zaie erreferentzia. Hitzaldiak 18:00etan izango dira Basque Culinary Centerreko auditorioan, edonork dauka joateko aukera eta sarrera doanik izango da.

Hiru jarduera nagusi hauez gain beste hainbat jarduera ere burutuko dira lehengo seihilekoan. Zaleentzako ikastaroak eta sukaldaritzari buruzko lantegiak besteak beste. Urtearekin amaitzeko bigarren seihilekoari dagokionez, espainiar gastronomia izango du oinarri autonomia erkidegoetako gastronomiak ere kontuan hartuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak