Bankuko datuak eskuratzeko erasoen kopurua da gehien hazi dena. Telefonoetako erasoak hazi badira ere, etxeko ordenagailuaren kontra ere ekiten diote birusek, arlo horretan jaitsiera nabarmenik gertatu barik.
Etxeko erasoek ere gora
Esan bezala, mahaigaineko ordenagailuetan, segurtasun neurriak hartuta ere, erasoek gora egin dute, baina, Karsperskyren arabera, Espainia erdi mailako leku seguruen taldean kokatzen da arrisku mailari dagokionez. Munduko herrialderik seguruenak, ikerketa beraren arabera, Taiwan, Japonia, Danimarka, Luxenburgo eta Txekiar Errepublika dira, hurrenez hurren.