Harrera ezin hobea izan du Nexus 7 Google-en tablet berriak

Jon Berezibar 2012ko uztailaren 25a

iPad-aren aurrean baliteke txiki geratzea baina merkatuko gainontzeko tableten parean, bai harrera zein adituen iritzien aldetik, ezin izan du gailu berriak merkaturatze hoberik izan; hilaren 13tik salgai dagoenetik Estatu Batuetan Nexus 7 tableta.

Aurreko ostiraletik dago salgai azalera han dietan eta GameStop kateak, esaterako. iragarri zuen barikuan bertan izakinak agortu egin zitzaizkiela eta katerik garrantzitsuenetan ere harrera oso ona izaten dabil lehen egunean. Batez ere prezioak egiten du hain erakargarri; 199 dolarretan saltzen baitute. Erreserbei dagokienean ere eskariari ezin erantzun dabiltza eta orain bi aste erreserbatu zutenek abuztuan jasoko du etxean gailu berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak