Debagoieneko koadrilen arteko futbol txapelketa Vagitarians-ek irabazi du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko uzt. 22a, 12:05

Debagoieneko koadrilen arteko futbol txapelketa jokatu zuten zapatuan Aretxabaletan UDAk antolatuta. 13 taldek eman zuten izena txapelketan; Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzako taldeak. Bi taldetan banatuta liga estilora jokatu zuten, eta liga bakoitze lau onenak final laurdenak jokatzeko sailkatu ziren. Finalera Vagitarians eta Biris iritsi ziren. Arrasateko Vagitarians taldeak lortu zuen txapelketa 1-0 irabazita.

Koadrilen arteko lehenengo txapelketa Arrasateko Vagitarians taldeak irabazi du; bigarren Biris geratu da eta hirugarren Spat. Esan behar da hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko lehia ez zela jokatu Tu canalillo me pone como un ladrillo taldeak, nekeagatik, ez jokatzea erabaki zuelako.

Jokalari onena, Gorka Gartzia

Finalaren ondoren sari banaketa etorri zen. Talde irabazleak 600 euro irabazi zituen, bigarrenak 300 euro eta hirugarrenak 100 euro. Jokalari onenaren saria Vagitarians taldeko Gorka Gartziak irabazi zuen.

Erantzun ona izan du txapelketak

Antolatzaileak pozik geratu dira txapelketak izan duen erantzunarekin. Giro onean jokatu zituzten lehia guztiak: "130 bat jokalari ibili dira txapelketan, gazteena 16 urtekoa eta nagusiena 50 urtetik gorakoa", esan zuen Ibai Zangitu antolatzaileak. Datorren urtean berriro ere txapelketa antolatzeko indarra ematen du horrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak