EAJk Errazkin diputatuari eskatu dio herritarren erabakia errespetatzeko

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uztailaren 20a

Xabier Ezeizabarrena batzarkide jeltzaleak Iñaki Errazkini eskatu dio "hondakinen kudeaketarako egungo araudia errespetatzeko", eta gogoratu du "Batzar Nagusien gehiengoak beste behin ere babestu" duela.

Ezeizabarrenaren ustez, Alduntzin diputatuaren aurkako zentsura-mozioak "inflexio-puntua" izan behar du, "Foru Aldundiren hondakinen kudeaketa aldatzeko". Horregatik, Errazkini eskatu dio "Gipuzkoako Batzar Nagusien eta, ondorioz, gipuzkoarren nahia errespetatzeko". 

Ildo beretik, Xabier Ezeizabarrenak Foru Aldundiari segidakoa gogoratu dio: "Azkeneko hilabeteotan plataformek jasotako sinadurek nahiz herri eta hirietan egondako kexu eta elkarretaratzeek argi uzten dute gipuzkoarrok atez atekoaren eta zabortegi berrien irekieraren aurka gaudela". Hori horrela, Ezeizabarrenak azpimarratu du espero dutela "foru diputatu berriak orain arteko hondakinen kudeaketarako politika aldatzea eta, ondorioz, arazoari irtenbidea adostea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak