Diputatu Nagusiak izendatu du Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatu

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uztailaren 20a

Izendapenean, Martin Garitano ahaldun nagusiak esan du hondakinen kudeaketaren inguruan polemika handia sortu dela –edo sortua izan dela, nahita–, baina Aldundian erabat konbentzituta daudela bide onetik doazela eta konbentzimendu osoz egingo dutela aurrera. Gaineratu du hondakinen kudeaketaren apustua gobernuarena dela bere osotasunean, ez diputatu bakar batena, eta Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatua ardura hori ezin hobeki beteko duen pertsona izango dela. Astelehenean hartuko du kargua.

"Arlo honetan esperientzia handikoa da Errazkin. Ardura honek eskatzen duen ezagutza eta esperientzia ditu kudeaketa publikoan nahiz arlo honi dagokion gestioan. Neure kabineteko buru izan da orain arte eta azpimarratu nahi dut lan aparta egin duela urtebete honetan. Gobernu honen konfiantza oso-osoa du. Ez da ahaztu behar gobernu honen apustua dela hondakinen kudeaketarena, bere osotasunean, eta ez diputatu bakar batena", adierazi du ahaldun nagusiak.

Horri gehitu dio "batzuen interesagatik halako zalaparta zentzugabea sortu duen aferari, hondakinen arazoari, konponbidea emango dion bidean jarraitzeko konbentzimendu osoa" dutela Gipuzkoako gobernua osatzen dutenek, eta "konbentzituta" daudela, "konfiantza osoa" dutela, bide hori "ondo baino hobeto" gauzatuko duela Iñaki Errazkinek, Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatu berriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak