EAEn 73.340 tona ontzi birziklatu ziren 2011n

Usoa Agirre 2012ko uztailaren 17a

EAEko biztanle bakoitzak 14,6 kilo ontzi arin (plastikozko ontziak eta brikak) bota zituen edukiontzi horira, Ecoembesek emandako datuen arabera. Espainiako batazbestekoa baino %29 gehiago. Birziklatzerako orduan, EAEn Espainiako gainerako erkidegoetan baino huts gutxiago egiten dira; edukiontzi horian jasotakoaren %17,9 zegoen gaizki botata.

Ecoembesek kaleratutako oharraren arabera, EAEko biztanleak "geroz eta kontzienteago" dira birziklatzeak duen garrantziaz. EAEn dauden 18.100 edukiontzi horien bidez 73.340 tona ontzi arin birziklatu ziren. Bestetik, Ecoembesen Estudio Monitor 2011 izeneko txostenaren arabera, EAEko biztanleen %88k diote ontzi arinak eta papera eta kartoia birziklatzen dituztela.

Papera eta kartoia

Edukiontzi urdineko datuei dagokienez, EAEko biztanle bakoitzak 33,5 kilo paper eta kartoi bota zituen edukiontzi urdinera, Espainiako batazbestekoa baino %81 gehiago.

"Hobetzen jarraitu"

Arantza Leturiondo Ingurumen sailburuordeak EAEko herritarren "borondatezko konpromisoa eta arduratsua" eskertu du. Gaineratu du "hobetzen jarraitu behar" dela, "baliabideak jarrita herritarrek modu arduratsuan eta sinetsita hartzen baitituzte hondakinak bereizteko ohiturak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak