Debagoieneko Mankomunitateak 1.195 konpostagailu banatu ditu

Usoa Agirre 2012ko uztailaren 13a

Debagoieneko Mankomunitateak etxean konposta egiteko antolatutako kanpainak erantzun ona izan du. Bi hilabete iraun du eta Arrasaten, Bergaran, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Elgetan eta Oñatin egin dituzte konpostatzea zertan dantzan azaltzeko ikastaroak, eta 198  konpostagailu banatu dituzte.

Gurean egiten den seigarren ikastaroa izan da. 2005ean egin zen lehenengoa, eta, 2009ra bitartean, urtero egin da. Sei edizioetan, guztira, 1.195 konpostagailu banatu dituzte: Antzuolan, 180 banatu dituzte; Aretxabaletan, 94; Arrasaten, 250; Bergaran, 196; Elgetan, 45; Eskoriatzan, 122; Leintz Gatzagan, 18; eta Oñatin, 290.

Mankomunitatetik aurreratu dutenez, kanpaina bukatu bada ere, interesa dutenek izena eman dezakete eta gutxieneko taldea sortzen denean ikastaroa antolatuko dute. Izena eman daiteke 943 79 33 99 zenbakian.

Auzo-konposta ere bai

Ortu edo lorategirik ez duten herritarrek auzo-konposta ere egin dezakete; alegia, auzokoen artean egindakoa. Horretarako, udaletxera jo baino ez dute, eta konposta egiteko gunea presta diezaieten eskatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak