Hortxe ditugu merkatuan besteak beste, Carl Zeissen Cinemizer eta Sony etxearen Visor 3D; biak 3Dn erreproduzitzeko aukeraz. Baina Apple-ren betaurrekoak haratago doaz. Izan ere, konpetentziaren betaurreko kontzeptua aldatzera datoz. Horretarako flotatu egiten duten irudiak eskaintzen dituen teknologia eramango dute betaurrekoen bi pantailek. Horri aurre egiteko, Googlek Project Glass kaleratu du e-postara konektatzeko aukerarekin.