Beraz, itxaron egin beharko da dena euskaratu arte, eta hori lortu ondoren izango da twitter euskaraz erabiltzeko aukera. Dena den, erabiltzaile batzuek –itzulpenak egiten lagundu dutenak nagusiki– dagoeneko erabil dezakete Twitter euskaraz.
%89 euskaratuta
Twitter.com-en %89 euskaratu dute dagoeneko erabiltzaileek, baina zenbait arazoak daude azken txanpan. Itzulpenak egiteko Twitter Translator zerbitzua dago, baina atariak ez omen du oso argi adierazten zer euskaratu behar den eta zer ez. #twittereuskaraz hashtag-pean, erabiltzaileak itzulpenak egiteko izaten ari diren hainbat arazo aipatzen ari dira. Batzuek diote arazo teknikoak dituztela terminoak euskaratzeko, eta Twitterren itzulpena egiteko tresna ez dagoela erabat prestatuta uste dute.
Konpainia estatubatuarrak maiatzean iragarri zuen bezala, sei hizkuntza berri gehitu ditu bere hizkuntza zerrendara, euskara barne. Hala ere, atal batzuk euskaratu gabe daude oraindik eta edozein erabiltzailek dauka lan horretan laguntzeko aukera. Eduki guztiak itzultzea lortzen bada, abuztuan Twitter euskaraz kudeatzen hasi ahalko da.
Eta katalanez
Katalunieraz ere erabili ahal izango da Twitter gaurtik aurrera, baina euskaraz gertatzen den arazo berdina dute kataluniarrek, eta oraindik ez dute lortu % 100ean itzultzea.