Euskaraz ezer ala gutxi dakitenei dago zuzenduta aplikazio berria eta modu errazean euskaraz ohiko egoeretan moldatzeko oinarrizko hitz eta esaldiak eskaintzen ditu sakelakotik bertatik. Entzuteko ariketak, mintzatzeko ariketak eta irakurri eta idazteko ariketak jasotzen dira aplikazioan. Metodologia hori erabiltzen da esaldiak eta elkarrizketak irakasteko: hasiera batean, gai jakin bati buruzko oinarrizko hiztegia aurkezten da. Erabiltzaileak esaldia eta elkarrizketa horiek idatzita ikusteaz gain, entzun egin ahal izango ditu eta azkenik ikasitakoa frogatu egin beharko du jolas eta marrazkien bitartez.